ES / EUS / EN / FR
foto de cabecera


LARRA LARRAU INTERSPORT IRABIA, BERTAN BEHERA

LARRA LARRAU Intersport Irabia 2021 BERTAN BEHERA utzi dugula jakin arazi nahi dizugu.
 
Frantziako agintariek gure segurtasun txostenari baiezkoa eman arren, EZ DUTE BAIMENIK EMATEN ekitaldia ospatzeko ezin bait dute bermatu San Martin Harriko eta Larrañeko mugak irekita egongo direnik Irailaren 11an.
 
Erabakia atzeratu dugu azken egunotan kontaktu eta negoziaketa sutsuak izan direlako Frantziatik baiezkoa jasotzeko, Nafar Gobernuko Kanpo Ekintzako atala buru izan delarik eta Gobernuaren Delegazioak ere saiakera egin duelarik. Esfortzu guzti hauen arren, Frantziak San Martin Harriko eta Larrañeko mugak irekiko dituela ez digu bermatzen, beraz, LARRA LARRAU INTERSPORT IRABIA 2021 BERTAN BEHERA UTZI BEHAR DUGU.
 
Nafar Gobernuari eta Gobernuaren Delegazioari Larra ospatu zedin bere esfortzu handia eskertu nahi diegu.
 
Eta batez ere, izena eman duten 800 partaideei eskerra eman nahi diegu, tamalez ezin izango dute ekitaldiaz gozatu. Laster guztiekin kontaktuan jarriko gera aukera ezberdinak eskaintzeko.
 
Gure partetik, LARRA LARRAU proiektuan lanean jarraituko dugu, azken bi urtetan jasotako eragozpenak gainditzen saiatzen, gure indar guztiekin.
 
LARRA LARRAU 2022 martxan dago!!
 
Zuen zai gaude!
 

ETA ORAIN ZER?
 
Hurrengo aukerak eskeintzen dizugu:
  • LARRA LARRAU 2022ra inskripzioa pasa
  • IRATI XTREM 2022ra inskripzioa pasa
  • IRATI XTREM BTT 2022ra inskripzioa pasa
  • Dirua bueltatzea.
Baldintzak:
  • Aurreko inskripzioaren baldintzak mantenduko dira.
  • Ez da prezio aldaketarik aplikatuko, egongo balitz.
  • Irailaren 6a arte aukera izango duzu eskainitakoa aukeratzeko.
  • Ez da dugu zure erantzunik jasotzen, zure inskripzioa zuzenean LARRA LARRAU 2022ra pasatuko dugu.
  • Diru bueltaketa irailaren 8tik aurrera egingo da.

Horretaz gain, 50€ oparitzen dizkizugu zure ALICANTE Cycling Xperience 21 inskripziorako (Irailaren 29tik Azaroaren 3 arte, 4 etapa, 4 gau Hotel****). Kode hau erabili ezazu inskripzioa egiterakoan (ystfk8v8h) eta 50€ko deskontua jasoko duzu (deskontu hau ezin da beste ofertekin batu). https://www.pirenaica.com/es/producto.php?id=262

ZURE INSKRIPZIOAREN ALDAKETA HEMENDIK EGIN


 

 

 


strava

Con la colaboración de
Intersport Irabia

Larra larrau

Uso de cookies:

Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información